XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, esan daiteke toponimia euskal paisajean (bere mendi, malkar, aldapa, sakan, soro, zelai, erreka, etabarrez) ahokatu edo inkrustatutako EUSKAL HIZTEGI nagusi eta harrigarria dela, hots, ehun eta hogei mila (120.000) hitz dituen HIZTEGI bikaina.

HIZTEGI nagusi hau ez da XX mendean, idazle bakan batengatik, asmatua izan, gure osaba, aiton eta aurretikoengatik baino, toponimo gehienek bostehun, larehun ala berrehun urteko bizia baitute.

Euskara bere izatez edo ontologiaz aberatsa dela arlo honetan aski probatua gelditu dela uste dugu.

Esan dugunez, inguruko hizkuntzek (gaztelaniak, frantsesak, gaskoinak) ez dezakete eskain halako aberastasun eta oparotasun harrigarririk.

Lerro hauek amaitzerakoan ene eskerrik beroena Gipuzkoako Diputazioari eta, bereziki, I. Murua eta Jose L.Telleria diputatuei ondare (patrimonio) kultural hau argitaratzeko laguntza zuzena erakunde nagusitik eman dutelako, eta, batez ere, Kulturako Departamenduari.

Baita Gipuzkoako Magisteritza Eskola Unibertsitaria-ko ene ikasle batzuei, toponimoen sailkapenean lagundu didatelako, eta, denen gain, hainbat urtetan materiale hauek ordenatzen eta txukuntzen ahalegindu den Maria Luisa Etxebarria andere trebe eta arretatsuari.

Unibertsitateko gelatan hemengo materiale zenbait dialektologiazko klasetan fonetismoak aztertzeko erabili izan dugu, horrela artxibotako azterlana irakaskuntzarekin lotuz.

Denoi eskerrik beroena.

(15) Aldiz, XX mendeko konstatapen penagarria da, nahiz-eta hainbat toponimo eduki, maiz, etxe, txalet eta egoitza berriei Gure ametsa, Nik-nahi nuena, Gure askatasuna, Askatasun-aizea, Toki alai gisako deitura abstraktuak eta baloratiboak ezartzen dizkiegula etxea eraikita dagoen tokizena, ala albokoa, alde batera utziz.

Gure ustetan, mendez-mende, gure asabengandik iritsi zaigun toponimiak errespetu handiagoa merezi du.